XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mattin
Edozein gaia ibiltzen baita
emen gaurko egunean,
nik iru bertsu botako ditut
silloia orren gainean;
hori egin duen arotzak
ondo badaki lanean,
nai nuke ura bizitzen balitz
nere etxearen urrean.

Gaur norbeitek ekarri dute
ementxet irabazteko,
gauza pulita da oi segurki
saloi baten beztitzeko;
eztut irrisku aundirik nik
gaur orren irabazteko,
bertzalde ere eztut astirik
ortan exeritzeko.